Eneko Sarasuak Lezoko Dantza Suelto Txapelketa irabazi du

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 17a, 13:10

Eneko Sarasua dantzari azkoitiarrak Lezoko Bikote Gazteen Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuen joan den zapatuan, June Elorza azpeitiarrarekin batera.

 

Zapatuan Lezoko herriko plazan jokatu zen txapelketa Murixka dantza taldeak antolatuta, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz. 16 urtetik beherako hamabi bikotek hartu zuten parte txapelketan eta bikoteei sei pausoko fandangoa eta arin-arina dantzatu behar izan zituzten trikitilarien laguntzaz. Sarasuak eta Elorzak 100 euro eta garaikurra eskuratu zituzten, Lezon.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide