Saskiratze eta penalti solidarioak, garun paralisia duen haurrari laguntzeko

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 14a, 18:36

Argazkian, Inma Urteaga, Ursula alabarekin.

Ursula Urteaga 8 urteko garun paralisia duen neska azkoitiarra da. Gaixotasunaren ondorioz oraindik ezin du oinez ibili edo hitz egin, esaterako. Hori dela eta, Ursulari laguntzeko bideratuko da bihar, Herrikoloreak festaren baitan, Anaitasuna futbol taldeak eta Iraurgi saskibaloiak antolatu duten saskiratze eta penalti jaurtiketa solidarioan bildutako dirua, bere ongizatea hobetzen saiatzeko. Ekimena Ikurriñaren Plazan izango da bihar arratsaldean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide