Anarik jarri dio musika 'Black is Beltza' animaziozko filmari

Maxixatzen.eus

Anari Matadeixen abesten. (Argazkia: Ainhoa Beristain)

Anari Alberdi musikari azkoitiarra Fermin Muguruzak egin berri duen Black is Beltza filmaren musikagileetako bat da. Anarik eta beste hainbat artistak eta taldek osatu dute filmaren musika. Black is Beltza Fermin Muguruzaren proiektuak paperetik pantaila handirako jauzia egingo du, datorren urriaren 5ean. Data hori baino lehen, Donostiako Zinemaldian ikusteko aukera izango da, hilaren 28an eta 29an.

 

Ikusi eta entzun filmaren musika:

Ikusi Black is Beltza filmaren laburpen bideoa:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide