Zozketa irabazten duenak sari hauek jasoko ditu:
Igor Zubeldia Realeko futbol jokalariaren elastikoa sinatuta, Jokin Altuna pilotariaren elastikoa sinatuta, Baskonia saskibaloi taldearen elastiko historikoa (2010-11) taldeko jokalariek sinatuta, Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin herriko margolarien margolan bana, Joseba jatetxean bi lagunentzako otordua, Elikagune taldeak janariz osatutako saskia eta Xoxote artzain gazta.
Sari horiek guztiak sari bakarrean emango dira. Saria Kale Nagusian Sabinoren harategian dago ikusgai.
Zenbaki saritua azaroaren 5eko ONCEko zenbaki sarituaren azken lau digitoekin bat datorrena izango da Erreserbako zenbakia erabili beharko balitz, berriz, azaroaren 6an ateratako ONCEko zenbaki saritua izango da zenbaki irabazlea.