Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan parte hartzeko izen emate epea, zabalik

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 11a, 09:51

Emakumeak ahalduntzeko urria-abendua bitartean antolatu diren ikastaroetan izena emateko epea irekita dago. Hilaren 29ra arteko muga dute interesatuek ikastaroetan parte hartzeko. Udaletxeko harrera bulegoan edo berdintasuna@azkoitia.eus helbide elektronikoan dago horretarako aukera. Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude, eta plazak mugatuak dira. Ordainketa taldea osatu ondoren egin beharko da.

 

Lau ikastaro eskainiko dituzte guztira. Honako hau da emakumeak ahalduntzeko eskaintzen zerrenda:

 

- Mindfulnesk:

 

- Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa:

 

- Batukada feminista:

 

- Emakumeentzat autodefentsa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide