Konfiantzaren Pedagogia proiektua martxan jarriko dute Floreaga ikastetxean

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 10a, 19:30

Haize berriak datoz Floreaga Salestar Ikastetxera. Ikasturte honetan, Rafael Cristobal eta bere lantaldearen eskutik, Konfiantzaren Pedagogia izeneko proiektua martxan jarriko dute Haur Hezkuntzan. Aurkezpen ekitaldia irailaren 14an izango da ikastetxeko antzokian.

 

Egun horretan, Konfiantzaren Pedagogiaren oinarri teorikoak azaltzeaz gain, berritutako instalazioen bisita gidatua ere egingo dute. Saioa 17:30ean izango da.

Hitzaldiak irauten duen bitartean, umeen zaintza zerbitzua eskainiko da ikastetxean. Zerbitzu hoei erabili nahi dutenek, irailaren 13rako jakinarazi beharko dute ikastetxeko idazkaritzan.

Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide