Pentsiodunek plaza hartu dute berriz ere

Maxixatzen.eus

Azkoitiko pentsiodunek eta erretirodunek aldarrikapenekin jarraitzea erabaki dute oporraldiaren ostean. Gaur ere plazan elkartu dira 12:00etan «pentsio duinak» eskatzeko.

 

Uztailaren 9an egin zuten azken elkarretaratzea, plazan. Antolatzaileek irailera arte etetea erabaki zuten orduan, eta gaur itzuli dira berriz plazara. «Duinak diren pentsioak lortu arte», astelehenero plazan elkartzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute herriko erretirodunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide