Eneko Sarasuak jantzi du txapela Zarauzko dantza txapelketan

Maxixatzen.eus

Argazkian, June Elorza eta Eneko Sarasua.

Bikote gazteen dantza txapelketa jokatu zen atzo, osteguna, Zarauzko Lege Zaharren enparantzan, Euskal Astearen egitarauaren barruan. Guztira hamabi bikotek parte hartu zuten, eta txapelketako onenak Eneko Sarasua azkoitiarra eta June Elorza azpeitiarra izan ziren.

 

Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida (Azpeitia) bikotea sailkatu zen bigarren postuan, eta hirugarren, Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta (Azpeitia) bikotea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide