Azkoitiarrak Zarauzko trikiti txapelketan

Maxixatzen.eus

Enaiz Alberdi eta Araitz Etxaniz.

Zarauzko gaztelekuan Trikitilari Gazteen XXXVIII. Txapelketa jokatu zuten atzo, asteazkena, eta bertan parte hartu zuten bi azkoitiar gaztek. Alde batetik, Garazi Larrañaga pandero jotzaileak parte hartu zuen Julen Labaka errezildar soinu jotzailearekin. Eta bestetik, Araitz Etxaniz soinu jotzaileak, Enaitz Alberdi pandero jotzaile azpeitiarrarekin.

 

Guztira bost bikotek hartu zuten parte; azkoitiarrak ez ziren sailkatu saritu zituzten lehen bi postuetan.

Argazkian, Garazi Larrañaga eta Julen Labaka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide