Estepan Aldamiz Etxebarriaren lekukoa hartuko du Garatek 'Egun On Euskadi' albistegian. Aurkezle azkoitiarrak eguneko berri nagusien kontakizuna, analisia eta gaurkotasunarekin lotutako elkarrizketak egingo ditu. Halaber, eguraldiaren eta trafikoaren informazioa ere eskainiko du. Halere, oraindik ez da hasiko Garate aurkezle lanetan. Egunotan Agur Etxebeste filma grabatzen dabil azkoitiarra.