Ramon Agirre (Patrizio), Elena Irureta (Maria Luisa), Paco Sagarzazu (Luciano), Iban Garate (Iñaki), Iñake Irastorza (Axun) eta Patxi Gonzalez (Exenarro) aktoreek jardun zuten Aupa Etxebeste!-n lanean. Oro har, orduko lantalde osoa lan berrian arituko da. Oraingoa ere Irusoinen ekoizpen bat izango da.
Grabaketa gehienak Bergaran izango direla aurreratu dute, aurrekoan ere han grabatu baitzuten. Datorren astelehenean hasiko dira grabatzen, talde artistiko eta tekniko berarekin. Dena ondo bidean, 2019an pantailaratuko dute.
Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako Aupa Etxebeste! filmean oporretara doala esan ostean etxean ezkutatzen den familia baten komeriak kontatzen dira. 2005. urtean estreinatu zuten lana, eta 70.000 ikusletik gora joan ziren zinemara. Hamabi urtez euskaraz egindako lehendabiziko filma da.
Aupa Etxebeste! filma ikusgai loturan.