Zabalik dago helduen eskolako matrikulazio epea

Maxixatzen.eus 2018ko irailaren 4a

Helduen Heziketa Iraunkorra HHI ikastetxeak 2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea ireki du. Azkoitian, Elkarguneko zentroan, honako programa hauek eskainiko dituzte: alfabetatze programa, hizkuntzak –euskara, gaztelania eta ingelesa– eta solasaldi literarioak.

 

Azkoitiko Elkargunean izena emateko azken eguna irailaren 14a izango da, eta matrikula ordutegia 10:00etatik 12:00etara.

Bestalde, Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua, Goi Mailako zikloen sarrera froga edo bestelako formakuntza jaso nahi dutenek Zarautzen, Zumaian eta Azpeitian dauden eskoletan izango dute horretarako aukera.