Joseba Diaz irabazle eta Imanol Larrañaga hirugarren Belaguako Bertikalean

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 3a, 10:20

Joseba Diaz lehen postuan. (Argazkiak: Unai Perurena)

Joseba Diaz eta Imanol Larrañaga mendi lasterkari azkoitiarrek Belaguako Bertikala mendi lasterketako podiumeko hiru kosketatik bi bete zituzten, joan den zapatuan. Diazek proba irabaztea lortu zuen eta Larrañagak hirugarren postua lortu zuen. Lakartxela eta Lakora mendiak igo behar izan zituzten lasterkariek.

 

Joseba Diazek lehen postuan egin zituen bi mendiak. Lakartxela mendia —3.94 kilometro— 00:39:05 denboran egin zuen, eta Lakora mendia —3.45 kilometro— 00:36:44 denboran. Proba amaitzeko 01:15:50 behar izan zituen irabazleak. Bigarren sailkatuari ia bi minutu atera zizkion Diazek.

Hirugarren postuan beste azkoitiar bat sailkatu zen. Imanol Larrañagak Lakartxela mendia 00:40:19 denboran egin zuen, eta Lakora mendia 00:38:21 denboran. Orotara, 01:18:40 behar izan zituen Belaguako Bertikala mendi lasterketa amaitzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide