Andramaixek 2018

Haur parkea, salbea, mexikar doinuak eta DJak nagusi, Andra Mari bezperan

Maxixatzen.eus 2018ko abuztuaren 14a

Andra Mari bezperako arratsaldean, haur parkea izan da herriko plazan. Halere, doinu nagusiak Mexiko aldetik etorritako 'Mariachi, Sonidos de Mexico' taldeak jarritakoak izan dira herrian. 19:45ean hasi dute euren kale ikusikizuna, eta 23:00etan, herriko plazako eszenatokira igoko dira kontzertua eskaintzeko. Udaleko EAJ eta PSE-EE udal taldeak Ama Birjinaren Jasokundeko parroki elizara joan dira, Txalkor Txistulari taldeak 'Alkate soinua' jotzen zuen bitartean. Elizan, 'Salbea' abestu dute parrokiko abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak; jende ugari elkartu da aurtengoan ere parrokian. Herri Moimentueren txosnagunean, aldiz, 18:00etan hasi eta goizaldeko 04:00ak arte DJak izango dira protagonista nagusiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide