Andramaixek 2018

Eneritz Arrieta pilotariak piztu du Herri Moimentueren txupinazoa

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 14a, 13:58

Urtero bezala, Herri Moimentuek San Martingo Ardatz elkartean eman dio hasiera andramaixei. 11:00etan, Eneritz Arrieta pilotariak piztu du Herri Moimentueren andramaixetako txupinazoa. Dozenaka lagun hurbildu dira Ardatz Elkarteko lagunek prestatutako haimetakoa jatera eta Xabi eta Txibilter trikitilarien trikitixa doinuak entzutera. Ondoren, kalejiran jaitsi dira denak herriko plazara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide