Andramaixek 2018

Kuadrilla Eguna festak agurtu aurretik

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 18a, 15:39

Andramaixek iritsi dira azken egunera, gaurko egunarekin agurtuko dituzte azkoitiarrek andramaixek. 11:00etan XVII. Andramaixetako Milia jokatu da, Xeye atletismo taldeak antolatuta. 14:30ean, berriz, bazkari herrikoia egin dute 1.360 herritarrek. Guztira 126 kilo arroz erabili dituzte gaurko bazkarirako. Kuadrila bakoitzak bere kamiseta, alkandora edota bestelako koloredun hamaika gauzekin jantzi dute herriko plaza.

 

Arratsaldeko eta gaueko egitaraua

17:30ean abiatuko da herriko kaleetan Brincadeira batukada taldea. Ordu berean, Balda Plazan, Apar festa egingo dute gaztetxoek. 18:00etatik 21:00etara bitartean, Soinuz Blai taldearen erromeria izango da txosnagunean. 18:30ean, Plaza Berrin, zezenak aterako dituzte. 22:00etan, 10. DIVA - SAT Idi dema sariko bigarren idi dema jokatuko da, herriko probalekuan. 22:00etan, Trikizio taldea taularatuko da herriko plazako eszenatokira. 01:00etan hasita, azkenik, Mad Muasel eta Ira musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte txosnagunean. Andramaixekin amaitzeko, 07:00etan, jai goizeko mezie egingo dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide