Andramaixek 2018

Musika eta dantza protagonista andramaixetako hirugarren egunean

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 16a, 14:13

Goizean Udalbatza Meza Nagusian izan da Txalkor txistulari taldeak lagunduta. Bertan, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgiko abesbatzak hainbat abesti kantatu dituzte. Ondoren, Eltziegoko Dultzaineroen laguntzaz, erraldoien eta buruhandiek kalejira egin dute.

12:15ean, urtero bezala, aurreskua dantzatu dute herriko plazan udaleko hainbat ordezkarik, Sahatsa dantza taldeko dantzariek lagunduta. 13:00etan, berriz, Azkoitiko Musika Bandak eta Eltziegoko dultzaineroek kontzertua eskaini dute, Kontzejupean. Haur eta gurasoen bazkarian ere dozenaka lagunek hartu dute parte.

 

Arratsaldeko eta gaueko egitaraua

16:00etan, zezen karretoiarekin kalejira, herriko plazatik irtenda. Ordu erdi beranduago, txosnagunean Herri Moimentuek antolatutako mus txapelketa jokatuko da. 17:00etan, herriko plazan, Bualá kale ikuskizuna eskainiko dute, eta ordu berean, Balda Plazan, gazteentzako jolas dinamikoak egindo dituzte. 19:00etan, plaza dantzak egingo dituzte Sahatsa Dantza Taldeko kideen partaidetzarekin. 21:00etan, txosnagunean, parrillada egingo dute sagardo txotxak lagunduta. 23:00etan, Valecea Piroteknia etxearen eskutik suzko erroberak botako dituzte Baztarrikaldetik. 23:30ean, azkenik, Zea Mays taldearen kontzertua izango da herriko plazan. Goizaldeko 02:00etan, zumba saioa egingo dute bertaratutako guztiek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide