10:50ean, Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak 'Alkate Soinua' jo dute. Atzetik, 11:00etan, Meza Nagusia izan da. Eguerdian, herriko erraldoien dantzek eta buruhandiek neska-mutilen atzetik egindako korrika saioek eman diote kolorea kaleari. 13:00etan, berriz, Kontzejupean, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua eskaini dute.
Arratsaldeko eta gaueko egitaraua
Arratsaldean, 17:00etan, Gurea pilotalekuan pilota partidak izango dira. Lehen partida Retegi Bi- Lasa IV eta Elordi-Tolosa bikoteen arteko partida izango da. Horien atzetik partida nagusia etorriko da. Bertan, Irribarria-Rezusta eta Olaizola II-Imaz pilota partida jokatuko dute. 17:30ean, Trenbidearen Zumardian zezen txikiak eta pottokak egongo dira. 18:00etan, txosnagunean, pintxo-potea egingo dute txalaparta doinuek lagunduta. eta 19:00etan, Rockbox taldearen musika kale ikuskizunaren lekuko izango dira herritarrak. Ordu berean, herriko plazan, errepresioaren aurkako elkarretaratzea egingo dute.
20:00etan, Eliz atarian, Azkoitiko Gimnastika Erritmikoko taldeak erakustaldia emango du. Ordu berean, gainera, Eltziegoko dultzaineroen kalejira izango da. 22:30ean, VIII. Film Laburren Lehiaketa egingo da Herriko Plazan. Aurten zazpi lan aurkeztu dituzte herritarrek 'Euskara' gaia landuta. Eguna amaitzeko, Passepartout taldea azkoitiarrak kontzertua emango du herriko plazan, 23:45ean. 01:00etatik txosnagunea bitxi arte, Hartz, Trini Fox eta Holy Txala musika taldeen kontzertuak izango dira.