Andramaixek 2018

Herri Moimentuek andramaixetako egitaraua aurkeztu du

Maxixatzen.eus 2018ko abuztuaren 12a

Axkottiko Herri Moimentuek txosnagunerako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Asteartetik zapatura bitarteko ekintzak izango dira txosnagunean.

 

Abuztuaren 14an, asteartea, DJek girotuko dute txosnagunea. Honako DJ hauek arituko dira Goiko Losan: Panda, Luis Orza, Krakovia, The Naturist, Alexander Loop eta Xugua, Juantxi eta Anartz. Abuztuaren 15ean, 18:00etan, pintxo-potea egingo dute txalaparta doinuek lagunduta. Ondoren, 19:00etan, errepresioaren aurkako elkarretaratzea egingo dute, plazan. 01:00etatik txosnagunea itxi arte, Hartz, Trini Fox eta Holy Txala musika taldeen kontzertuak izango dira.

Abuztuaren 16an, 16:30ean, mus txapelketa egingo dute. Izena egunean bertan eman beharko da, 16:00etatik aurrera. 21:00etan, parrillada izango da txotxak lagunduta, eta goizaldeko 02:00etan zumba dantzak izango dira protagonista.

Abuztuaren 17an, umeentzako tailerrak egingo dituzte 17:30etatik aurrera. 21:30ean, berriz, afari beganoa egingo dute. Kuadrillen Egunean, 18:00etatik 21:00etara bitartean, Soinuz Blai taldearen erromeria izango da. 01:00etan hasita, Mad Muasel eta Ira musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Andramaixekin amaitzeko, 07:00etan, jai goizeko mezie egingo dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide