Hasi dira Trenbidearen Zumardian barrakak jartzen. Abuztuaren 19ra bitartean egongo dira aurten barrakak Trenbidearen Zumardian, eta azken egun horretan izango da barraka eguna. Bidaia bakoitzak 1,80 euro balioko du zapatura bitartean, eta barraka egunean, abuztuak 19, euro bat izango da bidaia bakoitza.