Guztira bi sari banatuko dira. Alde batetik, epaimahaiaren saria —250 euro eta oroigarria—, eta bestetik, ikus-entzuleen saria —150 euro eta oroigarria—. Antolatzaileek erabaki dute aurten film labur batek ezingo dituela bi sariak irabazi. Beraz, bi talde izango dira aurtengo edizioan sarituak.