Andramaixek 2018

Txosnaguneko lehen ekintzak aurkeztu ditu Herri Moimentuek

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 8a, 10:25

Axkottiko Herri Moimentue txosnaguneko ekintzen berri ematen hasi da. Andra Mari bezperan, abuztuaren 14an, DJ emanaldia izango da 18:00etatik txosnagunea itxi bitartean.

 

Honako DJ hauek arituko dira Goiko Losan kokatuko duten txosnagunean: Panda, Luis Orza, Krakovia, The Naturist, Alexander Loop eta Xugua, Juantxi eta Anartz. Gainerako egunetako egitaraua datorren egunetan joango da zabaltzen Herri Moimentue.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide