Esklerosi anizkoitza duelako, Asier de la Iglesiaren fitxaketa atzera bota du talde frantziar batek

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 7a, 14:08

Asier de la Iglesia Bragado (Zumarraga, 1983) saskibaloi jokalariaren fitxaketa atzera bota du saskibaloi talde frantziaren batek. Esklerosi anizkoitza duela jakin duenean baztertu du Azkoitiko bizilagunaren fitxaketa.

 

EBA ligako balio handiena duen jokalarietako bat izan da de la Iglesia, azken denboraldian. Batez beste 17,3 puntu, 13,4 errebote eta 28,6 puntuko batez besteko balorazioa izan du Azkoitiko bizilagun zumarragarrak. De la iglesiak honela idatzi du bere Twitter kontuan: «Talde frantziar batek bere taldean fitxatzeko idatzi, esklerosi anizkoitza dudala ez jakin, eta gaixotasun hori dudala esatean euren taldean ez nautela nahi esatea, kar-kar-kar.... Eta oso eskaintza ona zen», idatzi du aldarte onez de la Iglesiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide