Lehiaketan parte hartzeko, parte hartzaileek aurrez joan beharko dute Torre Zuri erakustokira, 09:00etatik 10:00etara bitartean zigilatu beharko baitira lanak. Bertan, lanak egiteko beharrezkoa duten materiala banatuko dute. Lanak herrian zehar, aire librean egin beharko dira.
Goizean zehar margotu ostean, 15:00etarako entregatu beharko dira margolanak, Torre Zurin. 19:30ean irekiko da Torre Zuri erakustokia lanak ikusteko, eta ordu berean emango du epaimahaiak erabakia. Guztira 1.800 euro banatuko dira saritutako lanen artean. Margolanak irailaren 11tik aurrera jaso ahalko ditu egileak.