«Guzti horren lekuko izatera eta laguntzera milaka jende gerturatu zen Gipuzkoako kostaldera, oinez, kotxez, piraguan, padelean, itsasontzian, hondartzetan. Mila esker guztioi bihotz-bihotzez», adierazi dute euren esker ona erakusteko.
«Zeharkaldiaren grabaketa bi helburu nagusirekin egin dugu. Alde batetik, igeri egin dutenei eta urte osoan zehar laguntza eta babesa eman diguzuen guztioi esker ona adierazteko era bat da. Bestetik, zeharkaldian bizi izan genituen momentu zoragarriak betirako gorde, bertan egon zirenek bergogorazi ditzaten eta ezin izan zutenek egon, guk bizi izan genituen sentipen eta emozioen zatitxo bat biziaraztea», adierazi dute.
Besterik gabe, Marea Urdinarentzat «altxor bat» den bideo-dokumentalarekin disfrutatzeko esan dute. «Marea Urdina denok egin baitugu, Marea Urdina denok baigara».