Hitzarmen kolektiboaren aurrekoardioa lortu dute Sidenor enpresak eta sindikatuek

Maxixatzen.eus

Hitzarmen kolektiboaren aurreakordioa lortu dute LSB-USO, CCOO eta UGT sindikatuek eta Azkoitiko Sidenor enpresak. 2019tik 2023ra bitartean Azkoitiko lantegirako balioko duen bost urterako hitzarmena da. Ostiralean elkartuko dira bi aldeak hitzarmena txukuntzeko eta bukatzeko.

 

LSB-USO sindikatuak Urola Kostako Hitzari adierazi dionez, «akordioak Azkoitiko enpresako 400 langileren baldintzak hobetuko ditu, eta, gainera, lantegiaren jarraipena bermatzea eta lansariak igotzea ahalbidetuko du hitzarmenak». Aurreakordioan jaso dute bi aldeek lansariak %9,5 igotzea. Erdietsi duten beste puntua da aurrejubilazioen sistema zabaltzea.

Jarraitu albistea irakurtzen, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide