Akademiaren batzorde eta lantaldeetan aspalditik ibili diren zenbait pertsonaia izendatu dituzte euskaltzain urgazle. Bizkaiari, Gipuzkoari eta Iparraldeari dagozkion izendapenak egin dituzte orain; Arabakoak eta Nafarroakoak, berriz, duela bi urte egin zituzten.
Euskaltzain urgazleak dira euskararen arloren batean nabarmendu eta Euskaltzaindiak bere lanean lagun diezaion izendatutako pertsonak. Eskubidea dute akademia gaiak aztertzeko Euskaltzaindiak egiten dituen bileretara joateko eta haietan hitz egiteko, baina botorik gabe; orobat, ez dute Euskaltzandiko zuzendaritzako kide izaterik. Izan ere, euskaltzain osoek bakarrik dituzte bi eskubide horiek.