Villanueva zuzendariak Toc Toc «pentsarazteko filma» dela adierazi zuen. «Oso gustora nago ikus-entzuleak filma hasteko zain, adi-adi daudelako», azaldu zuen. Filma amaitu ondoren, Villanuvari galderak, anekdotak eta bestelako kontuak kontatzeko aukera izan zen.