Honakoa idatzi du Herri Moimentuek sare sozialetan:
«Uztailaren 19an, osteguna, Herri Moimentuko kideok gazta bat zozketatzea erabaki genuen. Zozketaren funtsa euro batekin gaztaren pisua asmatzea zen; gehien gerturatzen zenak irabaziko zuen gazta. Horretarako, herriko plazan jarri ginen 'Zenbat pixatzeu gaztaiek? Egin apustu, euro bat' zioen pankarta batekin. Zozketa aurrera zihoala bi merixo hurbildu zitzaizkigun eta 'show'-a sortzen hasi ziren herriko plazan, baimenik ez geneukala eta zozketa kendu behar genuela esanez.
Esan behar dugu, aurretik, beraien lankide batekin bildu eta baimena eskatu geniola horren onespena lortuz.
Guk esan genien ez zitzaigula egokia iruditzen ez arrazoia eta gutxiago modua postua kentzeko. Gure ezezkoa entzutean, modu txarrez pankarta kendu ziguten eta identifikazioa eskatu; normala den bezala, guk ez genuen gure burua identifikatu. Hamar minutuko eztabaidaren ostean, postua jaso behar izan genuen; atxilotzeko mehatxuak ere entzun genituen.
Herri Moimentutik adierazi nahi dugu, herriko plaza gune publikoa den heinean, beronen erabilera herritarrei egozten zaiela, beraz, ez udala ez inongo instituzio ez direla bertan gauzatzen diren jardunak mugatzeko inor. Herriko 'sheriffei' esan nahi diegu herrian arazo garrantzitsuagoak ikusten ditugula gazta baten zozketa baino, eta egungo udal gobernuari festak bakean pasa nahi ditugula eta tentsio momentu hauek elkarren arteko hartu-emana kolokan jar dezaketela.
Pakik asko balixo dula.
Gure kaleetan egoteko, baimenik ez.
Herri Moimentue aurrea!»