Joan den ostiralean abiatu zen Beasaindik Ehunmiliak mendi lasterketa, baina zapatu goizaldean bertan behera utzi zuten lasterketa, eguraldiak horrela behartuta. Mendiko Euskal Federazioak Euskal Herriko ultra trailen txapelketa Ehunmiliak mendi lasterketaren baitan jokatzea erabaki zuen. Anaitasuna Mendi Bazkunak taldekako bigarren postua lortu zuen. Joselu Albizuri azkoitiarrak ere bigarren postua lortu zuen beteranoen mailan, eta Jone Urkizu Azkoitiko bizilagun azpeitiarrak zilarrezko postua lortu zuen Euskal Herriko ultra trailen emakumezkoen mailan.
Joselu Albizuri, ezkerrean.
Jone Urkizu, ezkerrean.