Mangaixue mendi bizikleta martxarako izen ematea, zabalik

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 1a, 13:07

Mangaixue mendi bizikleta martxa irailaren 15ean, zapatua, egingo dute. Bi ibilbide egiteko modua izango da aurten ere: 33 kilometroko bat eta 25 kilometroko bestea. Txirrindulariak 15:15ean abiatuko dira, Plaza Berritik. Izen ematea irekita dago Kirolprobak.com webgunean eta Uhaitz kafetegian.

 

Probaren amaieran hainbat opari zozkatuko dituzte eta janaria eta edatekoa ere eskainiko dute. Antolatzaileek eskerrak eman dizkie laguntzaile guztiei, eta jendea parte hartzera animatu dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide