Mendi irteera egingo du hurrengo asteburuan Anaitasuna Mendi Bazkunak

Maxixatzen.eus 2018ko uztailaren 11

Anaitasuna Mendi Bazkunak mendi irteera egingo du hurrengo asteburuan, Pirinioetara. Uztailak 16, astelehena, baino lehen eman beharko da izena Lopetegi Iturgintzaren egoitzan. Bazkideek 75 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek 85 euro.

 

Zapatuan Lac d' Estaing, Refuge d' Ilheou eta Pont d' Espagne zapalduko dituzte. 18 kilometroko ibilbidea izango da, eta zazpi-zortzi orduren buruan egitea aurreikusten dute. Igandean, berriz, Cauterets, La Raillere eta Pont d' Espagne puntuak zapalduko dituzte. Zapatuan, 05:00etan irtengo da autobusa, liburutegi aurrean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide