Izen ematea joan den uztailaren 6an itxi zuen udaletxeko kultura sailak. Lanak, berriz, abuztuaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira, udaletxeko kultura sailean. Zortzi talde horien lanak abuztuaren 15ean, 22:30ean, proiektatuko dituzte, plazan. Guztira bi sari banatuko dituzte. Lehen saria epaimahaiak emandakoa izango da. Sari hori lortzen duen taldeak 250 euro eskuratuko ditu, eta oroigarria ere jasoko du. Bigarren saria, berriz, ikus-entzuleek emango dute. 150 euro eta oroigarria lortuko ditu bigarren saritutako lanak.