Imanol Alesonek Andorra Ultra Trail mendi lasterketa irabazi du

Maxixatzen.eus

Aleson, lasterketa buruan. (Argazkia: Andorra Ultra Trail)

Imanol Aleson mendi lasterkari azkoitiarra da Andorrako Ultra Trail mendi lasterketako txapeldun berria. Lasterketaren bigarren edizioa zen aurtengoa, eta Julian Morcillo espainiarra eta Aleson eskutik helduta elkarrekin iritsi dira Ordinoko (Andorra) helmugara.

 

Alesonekin batera ibilbidea amaitzen lehena Julian Morcillo izan da, Andorra Ultra Trail lehen edizioko irabazleetako bat. Guztira 67 ordu eta 15 minutu behar izan dituzte bi irabazleek 233 kilometroko proba burutzeko. Ikusi helmugaratzea Andorra Ultratrail bidez:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide