Andramaixetako VIII. Laburbetrai Lehiaketako oinarriak

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 5a, 07:39

Hauek dira Andramaixetako VIII. Laburbetrai Lehiaketako oinarriak:

Bi sari banatuko dira lehiaketan. 250 euro eta oroigarria jasoko ditu film labur irabazleak, eta bigarren saria lortzen dutenek 150 euro eta oroigarria bereganatuko dituzte. Lanak aurkezteko honako oinarri hauek bete beharko dira:

- Gaia: Euskara.

- Lanen iraupena: 4-10 minutu minutu arteko iraupena izan beharko dute, eta formatu digitalean eginda egon beharko dute: DVD, CD edo edozein ordenagailu arruntek irakurriko duen formatuan.

- Hizkuntza: euskara.

- Lehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezake parte.

- Lanak, originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute.

- Izen emateko epea ekainaren 20tik uztailaren 6ra.

     Lanak aurkezteko azken eguna: abuztuak 7.

- Lanak aurkezteko tokia: Azkoitiko Udaletxeko kultura saila.

- Sariak: Lehenengo saria: 250 euro eta oroigarria. Ikuslearen saria: 150 euro eta oroigarria. Oharra: Lehenengo saria lortzen duenak, ezingo du ikuslearen saria jaso.

- 4 laburmetrai baino gutxiago aurkezten badira ez da lehiaketarik izango. Gutxieneko kalitatea bermatzen duten guztiak 125 euroko dieta izango dute.

- Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko.

- Laburmetrai proiekzioa, abuztuaren 15ean, 22:30ean plazan egingo da. Lehenengo saria epaimahaiak erabakiko du eta bigarrena, ikus-entzuleek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide