Erretiratuentzako irteera antolatu du Plaza Ondo elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko uztailaren 4a

Santillana del Mar eta Comillas bisitatuko dituzte Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko erretiratuek. Uztailaren 11n izango da txangoa. Liburutegi aurretik abiatuko dira, 08:00etan. Parte hartzeko aurrez, uztailaren 3tik 6ra, izena eman beharko da elkarteko bulegoan.

 

Egitaraua

Goizean Santillana del Mar herria bisitatuko dute, 13:30era arte. Ondoren, bazkaltzera joango dira Comillasera. Azkenik, 18:15 aldera, Azkoitira abiatuko dira, eta 20:30ak aldera aurreikusten dute herrira iristea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide