Astelehero bezala, 12:00etan plazan elkartu dira dozenaka herritar, pentsio «duinak eta KPIaren araberakoak» eskatzeko. Eguzkiak plazan gogor berotzen bazuen ere, dozenaka herritarrek eman diote babesa deialdiari. «Gobernuan nor dagoen kontuan hartu gabe, pentsioak defendatu» egin behar direla zioen pankarta bat ere eskuetan zuen herritar batek.