Joseba Diazek Saint Lary Patou Trail mendi lasterketa irabazi du

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 27a, 11:25

Joseba Diazek Saint Lary Patou Trail mendi lasterketa irabazi du, Christophe Bassons eta Wilfred Jumere frantziarren aurretik. 39:09 denbora eginda, azkoitiarrak lasterketa irabaztea lortu du Saint Lary-Soulan herrian (Frantzia). 

Skyrunner France National Series probako lehen lasterketa jokatu zuten asteburuan. Kilometro bertikal probak 3,7 kilometroko luzera zuen, eta 1000 metroko desnibel positiboa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide