Auto batek su hartu du Eroskiko aparkalekuan

Maxixatzen.eus

Atzo arratsaldean Bazterretxe auzoko Eroskiko aparkalekuan zegoen auto batek su hartu zuen. Olio ihes batek eragin zuen sua, Segurtasun Sailaren arabera. 17:00etan piztu zen sua, eta suhiltzaileak joan ziren arren, autoaren aurrealdea erabat kiskalita gelditu zen. Halere, ez zen zauriturik izan. Suteak ikusmina piztu zuen supermerkatuaren atarian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide