Maila handiko partidak XLVIII. Azkoitiko Txikito finaletan

Maxixatzen.eus 2018ko ekainaren 23a

Txapeldunak eta txapeldunordeak, antolatzaileekin.

Gaur goizean Azkoitiko Txikitoren omenezko txapelketaren finalak jokatu dira, Gurea pilotalekuan. Guztira lau final jokatu dituzte neska-mutilek, eta partidetan maila handia eta etorkizuna badela erakutsi dute Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotari txikienek.

 

Hona hemen lau finalen emaitzak:

8 urtekoak:

Erik Aristegi eta Iker Garate 16-6 Araitz Arellano eta Joanes Juaristi

9-10 urtekoak:

Julen Etxaniz eta Iker Beristain 13-16 Eñaut Aldazabal eta Jon Arregi

Neskak:

Intza Garate eta Uritz Azkue 16-11 Jone Zabala

11-12 urtekoak:

Oier Aldazabal eta Inhar Egaña 16-14 Eritz Davila eta Anartz Segurola

 

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide