Galeanoren Su txikien itsasoa ipuina behin baino gehiagotan erabili dute Marea Urdineko kideek. «Marea Urdinera hurbiltzen dena piztu egiten da, eta gu indarrez betetzen gaitu». Usadio zaharrari eutsiz, pentsamendu eta gertaera txarrak atzean utzi, eta etapa berri bati indartsu eman diote hasiera herritarrek.
Festari hasiera emateko, Azkoitiko Musika Bandak, Iraurgi abesbatzak eta parrokiko abesbatzak Azkoitia abestia eskaini dute. Suak indarra galdu duenean, Sahatsa dantza taldearen txanda izan da. San Joan zortzikoa, Agurra eta fandangoa dantzatu dituzte. Bukatzeko, Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatuta, Zatoz dantzara, Balda Plazara erromeria izan da, Aitor Sorazuren gidaritzapean.