Iñaki Garmendia 'Laja' omendu dute, Aristerrazun

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 18a, 08:50

'Laja'-ri omenaldia egin zioten unea. (Argazkiak: Ibon Errazu)

Iñaki Garmendia 'Laja'-ri omenaldi beroa egin zioten, atzo, Aristerrazun egin zen denboraldiko azken erromerian. Antolatzaileek hainbat urteetan zehar 'Laja'-k egindako ibilbideari aitortza egitea erabaki zuen, eta erromerian etenaldi bat eginda, omenaldia egin zioten.

 

Azkoitiarrak bere irudia duen oroigarria jaso zuen. Aurtengo denboraldian, —urritik ekainera bitartean— 29 erromeria egin dituzte Aristerrazun, eta atzo, Larrañagarekin batera aritu zen soinu jotzaile azkoitiarra denboraldiko azken saioan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide