Finalera sartzeko lehia estua izango dute azkoitiarrek Ataunen

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 16a, 10:11

Atzo, ostirala, jokatu zituzten eskuzko Herriarteko finalerdietako joaneko partidak, Gurea pilotalekuan, Azkoitiak eta Ataunek. Azkoitia 2 eta 1 nagusitu zen, baina tantoetan Ataunek puntu bat gehiago lortu zuen: 46 eta 47. 

 

Hauek dira joanekoetan lortutako emaitzak: kadeteetan, 22 eta 10; gazteetan 22 eta 15, eta nagusietan 2 eta 22. 

Azpeitiak, berriz, atzo Frontoi Txikian jokatutako beste finalerdian, 3-0 irabazio zion Oiartzuni. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide