«Eguzkitan» sentitzen da Anari (Azkoitia, 1970), «zoriontsu eta bitalista» bizitzan, eta «pozik» bere musika ibilbideak ekarri dioenarekin. Hala aitortu du gaur goizean Faktoria irrati magazinean egindako elkarrizketan. «Triunfalismorik gabe», baina eskertuta jasoko du Donostiako Udalak euskal musikari egin dion ekarpenagatik datorren ostegunean emango dion Adarra saria.