Azkoitia BHItik aurkeztu diren ikasle guztiek gainditu dituzte USE probak

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 14a, 19:46

Batxilergoko 2. maila gainditu duten ikasleek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) probak burutu dituzte hiru egunetan zehar, eta Azkoitia BHIko ikasle guztiek gainditu dute lehen deialdiko azterketa hori.

 

Eskola horretako 57 ikasle azkoitiar aurkeztu dira lehengo Selektibitatea ordezkatzen duen USE deritzon proba horretara.

USEko azterketak gaindituta, hainbat gradutara zuzenean sar daitezke, baina beste batzuetarako, ordea, nota hartuko zaie aintzat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide