Ehun xake jokalaritik gora bilduko dira igandean Azkoitian

Maxixatzen.eus

Anaitasuna Kakute xake taldeak eta Gipuzkoako xake federazioak antolatuta, igande honetan, ekainak 17, Gaztedi xake txapelketako finala jokatuko dute bosgarren urtez Gurea pilotalekuan, 10:00etatik aurrera.

 

Guztira 110 xake jokalari elkartuko dira igandean. Bi kategoriatan banatuko dute txapelketa: Handiak —zortzi talde daude sailkatuta— eta Txikiak —hamasei talde daude sailkatuta—. Eibar, Hondarribi, Azpeitia, Donostia, Arrasate, Irun, Zarautz eta Beasain herrietako xake jokalariak bilduko dira Gurean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide