Kontzejupea bete egin da Ander Letamendia sendagilearen hitzaldia jarraitzeko

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 8a, 21:19

Juan Bautista Mendizabal historialariak 18:00etan hasi du Pelotai Euneko antolatzaileek antolatutako hitzaldia. Mendizabalek pilotarien sendagilea eta pilotan aditua den Ander Letamendia aurkeztuz hasi du solasaldia. Herritar asko bertaratu da Kontzejupera adituaren xehetasunak bertatik bertara jarraitzeko. Pilota modalitateak aztertu dituzte, bere historia ere ukitu dute, eta eskuko lesioak eta horiek ekiditeko egin beharreko urratsak azaldu dizkie pilotazaleei, besteak beste, Letamendiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide