Alderdi sozialistako Pedro Sanchez izendatu dute Espainiako presidente. Nola jaso duzu berria?
Pozez jaso dut berria. Uste dut berri ona dela denontzat.
Beharrezkoa al zen zentsura mozioa aurrera eramatea?
Bai, beharrezkoa zen. Joan den astean epaileek adierazi zuten PP ustelkeria delitu batean nahasita egon dela, eta gure esku dago politikari eta gure herriari duintasuna ematea. Hori dela eta, beharrezkoa zen PP gobernutik kentzea.
Zerk izan beharko luke gobernu berriaren lehentasuna?
Herrialde guztien egonkortasuna lortzea eta gai sozialei lehentasuna ematea.
PPk aurkeztutako aurrekontuei eustea erabaki du PSOEk. Erabaki horrek zertan eragingo die euskaldunei?
Euskadirekin adostutakoa mantendu egingo dela uste dut.
Euskal Herrian izango al du eraginik gobernu aldaketak? Zertan?
Harremanak errazagoak izango direla pentsatzen dut, eta hori onuragarria da euskaldunontzat.
Alderdi guztiekin elkarrizketarako prest agertu da Sanchez presidente berria. Gurera begira jarrita, zein adostasun lortu beharko lituzke alderdi sozialistak alderdi euskaldunekin?
Ikusiko dugu zer motatako adostasunak lortzen diren. Baina, ziur aski, alderdi sozialistak herritarren beharrei eta gai sozialei lehentasuna emango die.
Hauteskundeei buruz ere hitz egiten da. Hauteskunde eguna laster erabaki beharko litzateke, ala 2020ko hauteskundeetara arte egon beharko luke PSOEk gobernuan?
Lehenik eta behin, gure herriak egonkortasuna behar du, beraz, aurrena erreforma batzuk egin beharko dira eta gero egingo dira hauteskundeak.