Azkoitiko palistak Herriartekotik kanpo, tantoen aldeagatik

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 2a, 10:48

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek Hernaniren aurka jokatu dituzte eskuzko eta gomazko paletako Herriarteko partidak, Hernaniko Udal Pilotalekuan. Eskuzko pilotarientzat final laurdenetako joaneko partidak izan dira; 1 eta 2 nagusitu dira azkoitiarrak. Gomazko paletako pilotarientzat, berriz, itzulerakoak izan dira, eta 1 eta 2 galduta, txapelketatik kanpo gelditu dira.

 

Eskuzko partidak 

Kadete mailan Mikel Aranbarrik eta Joritz Astigarragak jokatu zuten, eta 11 eta 22 irabazi zuten. Gazteen mailan Jon Oteizak eta Iagoba Urangak ordezkatu zuten Azkoitia, eta 13 eta 22 irabazi zuten. Senior mailan, berriz, Alex Juaristi eta Julen Oñederra aritu ziren, eta 22 eta 7 galdu zuten.

Eskuzko txapelketa final laurdenetan da, eta datorren astean itzulerako partidak jokatuko dituzte, Gurean. Beraz, kanporaketa etxean erabakiko da datorren ostiralean, 22:00etan. 

 

Gomazko paletako partidak

Azkoitiko palistek ez dute lortu finalerdietan sartzea gomazko paletako txapelketan, eta txapelketatik kanpo gelditu dira, tantoen aldeagatik. Izan ere, joanekoan herritarrek bi eta bat menderatu zituzten hernaniarrak, baina tantoen aldea hernaniarren aldekoa zen —Azkoitiak 48 tanto eta Hernanik 49—. Atzo, berriz, Iker Epeldek 20 eta 19 galdu zuen buruz burukoan; binaka, Jokin Aizpuru eta Igor Juaristi 14 eta 20 gailendu ziren; zazpi koadroren barruan, azkenik, Markos Azpirozek 20 eta 6 galdu zuen. Beraz, hamar tantoko aldeagatik txapelketatik kanpo gelditu dira azkoitiarrak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide