UKO1 autobus zerbitzuak joan-etorri bat gehiago egingo du igande eta jai egunetan

Maxixatzen.eus

Azkoitia eta Donostia arteko UK01 lineako autobusak joan-etorri bat gehiago egingo du datorren igandetik aurrera. Azkoititik 19:45ean irtengo da autobusa, eta Donostiara 20:55ean iritsiko da. Itzulerako autobusa, aldiz, 21:05ean abiatuko da Donostiatik, eta Azkoitira 22:10ean iritsiko da. Igande eta jai egunetan egongo da erabilgarri zerbitzu berria.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide